Jira

Aldiak

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Tunisian dago notizia, eta baita munduko beste hainbat lekutan ere, nahi adina albiste eta erreportaje dauzkazu egunero eskura, Brasilen uholdeak, Berlusconi Italian, asko dira katastrofeak, baina hemen, ezer gertatzen ez denean, begiek irrist egiten dutenean, arreta inon jarri ezinda zabiltzanean, gogoa lanbrotuta daukazunean, bizitza gauza zeharo estrainioa iruditzen zaizu, ezin duzu ulertu zein barne indarrek bultzatzen duen giza arraza etorkizuna deitzen diogun zulo beltzera, ezin duzu ulertu nolatan egiten ditugun planak eta proiektuak, ez bada hala geroaldi bat eskaini nahi diogulako gure gaurko ikarari, lasaitu bat eman larritasunari, helduleku bat zalantzari, ezin duzu ulertu nolatan funtzionatzen duen munduak hain ondo, miraria da, gidariak autobusa darama, semaforoak antolatzen ditu beste batek, galipota bota dutenek lan ona egin dute, ondo bazkaltzen zuten alboko tabernan, sukaldariak jateko goxoa prestatzen du, irratia entzuten du sukaldean, esataria fina da, trenean etortzen da lanera, orduak eta orduak emangolituzke jendeari begira. Arroztasuna ez dago gauza berezietan, eguneroko gauza ezagun horietan baizik. Ibili zara aspaldian dendaz denda, arropa erosten?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.