oihana arana

Arropa berria

2026ko irailaren 27a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gorroto dut arropa erostea. Ez zait sekula okurritzen arratsaldea dendaz denda pasa dezakedanik. Ez dut dendetako usain sarkor hori jasaten. Ez da nire lekua.

Erabiltzen ez duen arropa pila bat ekarri digu lagun batek. Eta hemen ari gara orain poltsak sofaren gainera husten. Horrelako egoeretan nik beti ikusi izan dut argi zer bai eta zer ez. Nire antzekoak dira albo banatan dauzkadan bi kideak ere. Guretzako modukoak iruditu ez arren, aprobetxagarriak diren gauzen argazkiak bidali dizkiegu beste lagun batzuei.

Lantzean behin bidaltzen dizkigute guri ere lagunek argazkiak. «Hau zuk janzteko modukoa dela iruditu zaigu», edo «Hau nahi duzu? Bestela bigarren eskuko dendara eramango dugu», dioten mezuekin batera.

Asko gustatzen zait dinamika hau. Ez da ezer berria, halere. Oso umeak ginenetik trukatu dugu arropa gure etxean. Eta egia esan, asko eskertzen diot bizitzari zera erakutsi izana: arropa berria izateko ez dagoela dendara joan beharrik. Ez dagoela dirurik, idealik, autoestimurik… alperrik galdu beharrik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA