oihana arana

Bainuontzia

2026ko urriaren 23a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ohera sartu aurretik dutxatzen naiz egun zoriontsuetan. Goizean dutxatzeari ere ikusten dizkiot alde onak, baina bizimodu produktibistaren lehen pausoa dela ondorioztatu nuenetik gurago dut gauez egitea. Beti dira interesgarriagoak erlaxatzeko balio duten ekintzak iratzartzeko balio dutenak baino.

Pijama potoloa jantzita ilea sikatzen ari nintzela konturatu naiz. Ez dakit zenbat denbora pasatu den azkenengoz bainuontzi batean etzan nintzenetik. Pena apur bat eman dit. Gure aitaren etxean bazegoen bainuontzia, baina ohikotasunez zapaltzen ditudan gainontzeko etxeetan ez dago. Aitaren etxean ere ez nuen egunero egiten: ez naiz hain hedonista. Baina lantzean behin oparitzen nion urpean desagertzeko plazera neure buruari.

Prest nago neure baitara bilduta minutu zoriontsu batzuk pasatzeko hainbeste ur xahutzea gaizki iruditzen zaizuen horiekin guztiekin eztabaidatzeko. Zuek zuen zalantza guztiak Adimen Artifizialari galdetzeari uzten diozuenean utziko diot nik ur beroz betetako bainuontziak desiratzeari.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA