Maialen Akizu.

Begia begi truk

2024ko otsailaren 15a
05:00
Entzun

Astelehen goizaldean, inauterietan, Ertzaintzak Tolosan mendebaldeko polizia eredua hartzen ari den moldeen arabera jokatu zuen. Jopuntuan jarri dira operatiboaren arduraduna, erabilitako materialaren egokitasuna, distantzia, eta bereziki azpimarratu da foam jaurtigailu batek begian jotakoa 16 urteko gaztea dela, Villabonakoa, eta festa giroan zebilela, ezustean topo egin zuela istiluekin, eta ez zuela inolako zerikusirik gertatzen ari ziren liskarrekin. Bi zentzutan izugarria da gertatutakoa, eta ikerketa, salaketa eta babes osoa exijitzen du. Hala ere, kezkatzen nau gertaerekiko sentitzen dugun azalpen eman beharrak. Ez dakigu tabernako liskarrak zer-nolakoak ziren poliziak esku hartzea erabaki eta «beharbadako tragedia bat» eragozteko, baina badirudi gaztea liskarraren parte baldin bazen errelatoa asko aldatuko litzatekeela, poliziaren lana justifikatua, are beharrezkoa litzatekeela. Edo gazteak 16 urte ez balitu, edo Villabonakoa izan ez balitz. Polizia bera da azalpenak eman behar dituena. Eta ez dezagula sinetsi begia begi truk-arena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.