maialen akizu 34 172x172

Bitxi-kutxa

2024ko apirilaren 12a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Unibertsoa ez da txikle bat, ez da ari puzten eta puzten, eta globo baten pare, ez zaio lehertuko inori aurpegian. Unibertsoa ez da infinituki hedatzen ari, etengabe eta abiadan. Begiratu ingurura. Existitzen den orok bestelako joera du; txikiagotzekoa, uzkurtzekoa, makaltzekoa. Big Rip edo Urraketa Handiaren hipotesiaren kontrakoa defendatzen du Big Crunch edo Kolapso Handiaren teoriak. Big Bangarekin sortutako dentsitate kritikoa, pixkanaka, moteltzen joango da, eta elementu guztiak elkarrengana hurbiltzen hasiko dira, materia espazio-denborazko singularitate batera trinkotzeraino. Tontoetan tontoena, maitasunetan minena, ametsetan ametsena ere ia behatz puntekin ukitzeko gai izango gara bizitzaren akaberan. Unibertsoa mesanotxeko bitxien kutxaren tamainakoa bihurtuko da hemendik urte batzuetara, 60 milioi urte barru edo. Une batean garbantzu baten tamainakoa izango da lur planeta, orban bat izango da ilargia, eta zulo beltza dela esango duten hori ez da izango amonaren eraztuna besterik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.