Jira

Datuak

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Ez esan ez dela ederra coca-colaren iragarkia. Kolore guztietako umeak gela batean, alai, itxaropenez beteta, denak batera Oasis taldearen Whatever kantatzen. Nahi dudana egiteko aske naiz; egiten duzuna egiten duzula, badakit ondo dagoela. Mezuaren erdia hori da. Beste erdia iazko datu batzuk hartu eta alderaketak eginez atera dute.

Eraikitzen den tanke bakoitzeko, 131.000 peluxe egiten dira munduan. Behea jotzen duen burtsa bakoitzeko, What a Wonderful World abestiaren 10 bertsio daude. Pertsona ustel bakoitzeko, 8.000 odola ematen ari dira. Harresi bakoitzeko, Ongi etorri dioten 200 mila alfonbratxo jartzen dira. Zientifiko batek arma berri bat diseinatzen duen bitartean, milioi bat amatxo txokolatezko pastelak egiten ari da. Monopolyko diru gehiago inprimatzen da, dolarrak baino. Bideo dibertigarri gehiago dago interneten, mundu osoan berri txarrak baino. Maitasunak beldurrak baino emaitza gehiago ditu bilatzailean. Dena okerrera joango dela esaten duen pertsona bakoitzeko, 100 bikote haurra ekarri nahian dabiltza. Munduan saltzen den arma bakoitzeko, 20 mila lagunek coca-cola bat konpartitzen dute.

Orduan, munduan saltzen den coca-cola bakoitzeko, 20 mila arma saltzen dira?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.