oihana arana

Diamantearen plaza

2026ko urriaren 24a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Belaunaldiartekotasuna modu horizontalean bizitzeak onurak baino ez dakartzala esan nuen Danele Sarriugartek egin zidan elkarrizketa eder batean. Horixe sentitu nuen aurreko asteburuan Bartzelonan, queer literaturari buruzko QLit festibalean. Hamar urtez orain nik betetzen dudan orri zati hau edertu zuen Angel Erro eta egunero aldamenean izaten dudan Itxaro Borda izan nituen bidaide. Hirukote komiko interesgarria sortuko genukeela uste dut.

Itxarorekin elkartu nintzen lehenengo. Arratsaldean heldu zen Angel. Diamantearen plazan bazkalduko genuela erabaki genuen iritsi eta berehala. Mapa eskuetan hartuta egin genuen harainoko bidea Gràcia pasealekuan gora. Zelan ez ginen ba Mercè Rodoredarekin akordatuko Bartzelonara idazle trajea jantzita joan eta gero.

Bazkalostean konturatu nintzen: beste edonorekin moduan ari nintzen berbetan Itxaro Bordarekin. Bateko txisteak eta besteko literaturari buruzko iruzkin interesgarriak. Selfie bat bazkariarekin; beste bat La Colometarekin. Are, hotelera bueltan Pradako atean ere atera genuen bat. Ez dakit euskal poetak Pradaz janzten diren. Euskal poetek elkar lepotik hartu eta selfieak ateratzen dituztela, hori bai, hori badakit orain.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA