oihana arana

Duda teknikoa

2026ko urriaren 25a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Elena Medel idazlearen Un día negro en una casa de mentira liburua mesanotxean utzi nuen bart Duda técnica poema irakurri eta berehala. Poemari buruz pentsatzen lokartu nintzen gero. Hala dio poemak: «Poesia memoria modu bat da. Bizi izan dugun guztia gordetzen du, baita irakurtzen dutenek bizitakoa ere. Nire galdera da, orduan, ea onargarria ote litzatekeen genero literario kanonikoak baztertu, eta poema liburu jakin batzuk historiografiako apalategietan sartzea».

Bai txiki bat idatzi nuen arkatzez poemaren azpian «jijiji» are txikiago baten ondoan. Beraz, axaleko adostasun minimo bat badugu. Ordu txikietako adostasun arriskutsuki ahanzkor hori, baina adostasuna azken finean.

Goizean liburua berriz hartu dudanean agertu da zalantza. Uste dut apur bat beldurtuko nindukeela inork inoiz nire biografiari buruzko interes sakona eduki eta nik idatzitako poemei begiratzeak. Naizen baino tristeago, zorrotzago eta ederrago agertzen naiz nire poemetan. Tira, hain justu ere historiako liburuetan iragana agertzen den bezalaxe.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA