Maialen Akizu.

Emisioak

2024ko maiatzaren 9a
05:00
Entzun

Hiriak emisioak gutxitzeko neurriak atzeratzen ari dira. Formalki, Iruñea zen orain arte Euskal Herriko emisio gutxiko eremu bat indarrean zuen bakarra, baina Bilbok keinukariari eman, eta ezkerretik aurreratzen hasi da. Hiribururako sarbide guztiak kamera bidez kontrolatuko dira: hauek automatikoki irakurriko dituzte ibilgailuen plakak eta eremura sartzeko baimena duten baieztatuko dute.

Badakit teknologia ez dela distopiaren sinonimo, eta izango da akaso izandako istripuen eragina, baina autoan noanean drama ikusten dut atzerako ispilutik: azeleragailua zapalduko banu... kurba zuzen hartuz gero... balaztari eman eta atzeko txotxoloari airean hiru buelta emanaraziko banizkio... Eta irudikatzen dut ibilgailuaren plaka edo kea ikusteko gai den kamera gidarien pisua identifikatzen, edo euren gantza, maitalearekin pasatako gauaren arrastoa, kontu korrontea, tristura.  

Bilboko erdigunera autoz joatea ez da ideia ona. Hala dirudi, baina ez da. Auto pribatua ez da ideia ona gehienetan. Eta, hala ere, tximiniak ketan eta gu gure emisioen sestran. Arnasa hartu eta bota egin behar da. Eta arnasa botatzea ez da C02 hutsa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.