Maialen Akizu.

Eneida

2023ko azaroaren 24a
05:00
Entzun

Eneida Villegas Zulueta. Atzoko egunkaria irakurri arte ez nuen haren berri, ez eta Julian Zulueta Amondorenik ere. Irati Antia diseinatzaile grafikoa izan da Zulueta XIX. mendeko esklabistaren bizitzari hautsak eta azukreak kentzen ausartu dena. Zulueta enpresaburu eta azukre ekoizlea Habanako alkate eta Arabako Gorteetako diputatu izan zen. Kuban esklabista zorrotz eta zital gisa gogoratzen dute askok, eta horietako bat da Eneida, Zuluetaren semeari titia eman zion esklabo baten oinordekoa.

Haurrari bularra ematen diot eta gordina egin zait irudia. Ez beti, baina intimitate eta goxotasunarekin lotzen dut unea, eta, gainera, esango dizute «maitasunaren hormonak» sortzen duela jarioa. Bortxatzen zaituenari gorputza ematearekin aski ez, eta maitasuna ere to. Gogorra. Baina, haurra elikatzeaz gain, aldatu behar zaio pardela, ahoratu koilara, janzten lagundu, eta, haurrari lez, adinekoari, gaixoari, behar duenari. Eta ez beti, baina ahalik eta goxoen, maitekorren egiteko eskatzen da. Eta horretan ari direnak Zuluetatik baino gertuago daude Eneidatik. Gordinagoa da geroni esklabista gisa irudikatzea; gertu da azaroak 30.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.