oihana arana

Epeltasun infinitua

2026ko urriaren 13a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ez dakit zuei ere gertatzen zaizuen. Gorputza epel-epel eduki arren, sudur punta izoztuta daukadala esnatzen naiz hotz egiten duen egunetan, eta sudurra hoztuta daukanak nekez hasten du eguna umore oneko. Bestela ere zailak izaten dira goizak, neure kasu partikularrean behintzat. Burua edredoipera sartu eta bertan egoten naiz hori gertatzen zaidanean: neurriko konponbideak behar ditu hain arazo larriak. Sudurrak iceberg baten punta izateari uzten dion arte, edo oso zoritxarreko eguna bada, iratzargailuak jo arte egoten naiz neure gorputzaren neurrira sortutako telazko kobazuloan, munduan beste inor existituko ez balitz bezala. Esajeratzen ari naizela irudituko zaizue, baina ez da esajerazioa, literatura da.

Baina tira, noan harira. Ibil Bedi taldeak argitaratu berri duen Inoiz ez da jakiten noiz lana ikusi eta entzuteko tartea hartu dut eguna ganoraz hasteko. Eta aurretik deskribatu dudan sentsazio hori bera izan dut. Edredoi goxo bat neure gorputzaren gainean. Epeltasun infinitua. Hemen baino hobeto inon egongo ez naizelako ziurtasuna.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA