oihana arana

Erlojutxoa

2026ko azaroaren 3a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ordu biak eta laurden direla dio nire mesanotxeko erlojutxoak liburu-dorrearen gainetik. Sekulako sustoa hartu dut esnatu naizenean. Baina poza ere eman dit neure buruari eguerdian esnatu ahal izatea den plazer nerabea oparitu diodala pentsatze hutsak. Segundo erdi baino ez dit iraun pozak. Ohetik salto egin eta logelako leihotik behe lainoa ikusi dudanean jakin dut: gezurra esaten ari zait erlojua. Pila orain dela gutxi aldatu nion arren, trabatuta geratzen da batzuetan. Zaharra delako izango da. Edo nik zer dakit. Ni ere geratzen naiz trabatuta han eta hemen, eta ez zait horren kausari buruz pentsatzea gehiegi gustatzen. Kolpetxo batzuk eman dizkiot bere onera etor zedin. Arazoak konpontzeko modu ona da kolpetxoena. Ia beti funtzionatzen du.

Mugikorra piztu eta hark agindutako lekuan ipini ditut erlojutxoaren orratzak. Oraintxe dira zortziak. Lotsarik sentitu gabe itzuli naiz oheko berotasunera. Erlojua zortziak eta laurdenetan jo dezan prestatu eta fuerte itxi ditut begiak ahapeka munduari mesedez-mesedez erlojutxoa berriz gelditzeko eskatzen nion bitartean.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA