maialen akizu 34 172x172

Eta bere bikotekidea

2025eko ekainaren 13a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Iruñean etxegabetze bat burutu da. Hedabide ezberdinek kontatu dute albistea: batzuek etxegabetuaren saminaren erakusle den argazkia aukeratu dute, beste batzuetan Espainiako Poliziaren eta udaltzaingoaren operazioa ageri da. Badira etxegabetzea inolako jakinarazpenik egin gabe eta mehatxupean gauzatu dela azpimarratu duten tituluak, eta badira joan den astean etxegabetze hau gelditzea lortu zela adierazi dutenak. Etxegabetuaren adina, gaixotasuna eta desgaitasunaren ehunekoa ere adierazi da notizia batzuetan; beste batzuetan ez da gaixotasunik zehaztu. Hedabide guztietan, baina, etxegabeak «Ana Belen eta bere bikotekidea» izan direla jartzen du. Harritu egin naiz, eta lagun kazetari feministei galdetu diet. 

Ikasi dugu «Urkullu eta bere emaztea» gisako esamoldeen irakurketa egiten, eta ikasi feminismoa ez dela gauza berak alderantziz egitea. «Ana Belen eta bere bikotekidea». Pentsatu dugu, agian, etxegabetuek kasuaren berri horrela ematea nahi izan dutela; batek izenez, besteak anonimotasunean. Eta, baldin eta bikotekidea gizonezkoa bada, hor ere egin daiteke genero irakurketa. Akaso, Ana Beleni protagonismoa emateko erabakia izan da, edo kazetarien hanka-sartzea.

Eta, halere, kontua da beste bi lagun etxegabetu dituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.