Jira

Ezker-eskuin

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Eta hala ere, pobrea pobreagoaren aurka oldartzen ikusteak izua eragiten badu, ez da ikuskizunak eragin dezakeen botalarri, zorabio eta ondoezengatik bakarrik, horri inolako erantzunik emateko dagoen ezintasunagatik edo, okerragoa dena, borondate ezagatik baizik. Hil ezazue elkar, baina ez zikindu gure auto zoragarriak.

Edonork esango dizu, edonon entzungo duzu: hemen oso ondo bizi gara. Egia galanta, gaizki bizi direnak ez baitira gu. Kanpotik etorritakoak dira, edo alferrak, edo zorriak, edo lapurrak, edo errumaniarrak, baina ez dira gutarrak. Gu beste kezka batzuek bizi gaituzte. Jasoagoak dira gure beharrak; jateko lain biltzea, aterpe bat bilatzea, horiek ez dira jende jatorraren kezkak. Eta gu, ezker-eskuin, jatorrak gara.

ETAk eman du su-etena, eta ezkerreko alderdiak hasi dira biltzen, baina proiektuaren ardatza, orain hala behar duela esango didazuen arren, ez da politika ezkertiar bat aurrera eramateko modua aurkitzea, burujabetasunaren bidean urratsak ematea baizik. Azkarregi da akaso, gero etorriko dira politika sozial eta ekonomikoak beharbada, nahiena, baina kezka antza sartzen zait, hemen ere, edo batez ere hemen, ezkerra ez ote den izango eskuin moderatuarentzako eufemismo polit bat besterik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.