maialen akizu 34 172x172

Flotilla

2025eko ekainaren 10a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Badira gure hizkuntza berean ari direnik ez diruditen hitzak. Horietako bat dela iruditu zait flotilla. Baina hala dio titularrak: Israelek Askatasunaren Flotilla atzeman du itsasoan, eta bere portu batera eramaten ari da. Euskararenak omen dira flota, flotatzailea, flotagailua edo flotatu. Errepikatu: flotatu, flotatu, flotatu. Eta saiatu irudikatzen itsasoan noraezean ez dabilen zerbait. 

Ez da gauza bera flotatzea eta nabigatzea. Askatasuna izena izan dute barkuek, belaontziek, portuek. Askatasunak badu mugitzen ez den estatua bat, badu antolakunde politiko bat, Bigarren Hezkuntzako institutu bat. Askatasuna gisa izendatu dira kaleak, plazak, gizarte zentroak, parkeak, pertsonak, poemak, kantuak: askatasun lilura, askatasun oihua, askatasun egarriz, askatasun haizea, askatasuna. Orain arte, segur aski, askatasunak izango ez zuena flotilla izango zen, eta akaso, bada, egun askatasunari pare-parera doakion hitz bat. 

Iñaki Segurolarena da hau: Gizonari askatasuna agindu zioten, eta askotasunarekin etsi behar izan du eta askotasun horrexek ito du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.