oihana arana

Hil da jenioa

2026ko urriaren 27a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Asko maite ditut infinituak diruditen bariku iluntzeak. Zapatu goizetan ere munduak ohiko martxan jarraitzen duela ahantzarazten diguten momentu ederrak. Hori gertatu zitzaidan aurreko astean: berandu etxeratu nintzen. Ez oso, baina zapatu goizean iratzargailua paretaren kontra jaurtitzeko gogoa sentitzeko bezain berandu bai. Badakit espero zenutela, ez naiz esnatu orduko irribarre egiten dakien pertsona klase hori.

Iratzargailuarekin izandako momentu biolentoa kenduta, ederra izan zen, ordea, zapatu goiza. Azpeitira abiatu nintzen artean begietan makarrak nituela. Jenioaren funerala neukan. Hil da jenioa sorkuntza kolektiboaren inguruko jardunaldia, hobeto esanda. Infusio bat eta bizkotxo zati bat hartu eta berehala elkartu nintzen mahaikide izango nituen Maria Oses eta Irati Zubiarekin.

Gure solasaldia pasatu eta poz-pozik egon nintzen gero besteen berbak nire koaderno berreskuratu berrian apuntatzen: «Kolektibotasuna bizi oso bat emango dizun praktika bat da, ez da ideia bat»; «Kolektiboa animalia mutante bat da»; «Distira ordinarioa izan daiteke». Ondo etorri zitzaidan lantzean behin zapatu goizak bariku iluntzeak bezain ederrak izan daitezkeela sentitzea bera.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA