Zapata berriak behar nituen eta zapata denda handi batera sartu nintzen. Aukera itzela zegoen: takoi estu eta zabalekoak, botak, larruzko zapatak, txarolezkoak. Zapatilak nahi nituen nik, eta horretan ere ugari: koloredunak, korrika egitekoak, ibiltzekoak, gizonezkoenak, emakumezkoenak, errespetuzko zapatilak. Azken horiek arreta deitu zidaten; ohi baino punta zabalagoa zuten, zola meheagoa, eta arin-arinak ziren eskuetan hartzean. Orduan «kaixo» xalo bat entzun nuen. Ez zegoen inor nire inguruan. Izutu egin nintzen ni, eta errespetuzko zapatilak lehengo tokian utzi nituen. «Egun ona izan dezazula», esan zidaten eurek, baina ez diot hau inori kontatuko. Gertakari honen ondoren ez nintzen kapaz izan beste zapatilarik probatzeko, eta buruari bueltaka pasatu nuen eguna. Nire ustez gehiago hobetu dugu oinaren gabezia buruarena baino. Era guztietako zapatilak daude, zer asmatu dugu ordea buruarentzat? Motorzaleen kasko, deseroso, handi eta klaustrofobiko hori. Zergatik ez dago pentsatzeko kaskorik, amets egitekorik, errespetuzko kaskorik? Hobe ibiliko ginateke existituko balira.
Ibilia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu