Angel Erro.
JIRA

Ikurrina banalizatuz

2023ko ekainaren 20a
00:00
Entzun

Ez dakit zehazki zer gertatu den. Nire informazio iturria Zaldieroaren tira bat da, BERRIAn agertua. Badakit, beraz, Tourraren harira ikurrinari logo bat jarri diotela-edo. Arreta eman ez banion ere, zeharka leitutako txio batek beste arrasto bat ere eman zidan: beste herrialde batzuetan bandera nazionalaren gainean zerbait idaztea legez kontrakoa zela.

Ez dut gogoan zehazki zer herrialdetan ote zen. Burua eginen nuke Alemania izanen zela. Alemania izan zitekeen, bai. Bertako banderaren alderdikeriazko erabileraren kontrako ohiko adibidea izaten da. Denok ditugu gogoan Angela Merkelen irudi horiek, haserre, mitin batean norbaitek astindutako bundesflagge-a hartu eta oholtzatik kanpo igortzen. Hemendik txalotutako keinua, baina halere hemendik ez gara gauza ikusteko guk banderaz egiten dugun erabilera gehiegizkoaz. Atzo bertan harritu naiz berez ikusten ez dudan ETB2ko El Conquistador saioan lehiakideek ikurrina lortu behar zutela irakurri eta gogoratzean. Horrek ez du bandera nazionala banalizatzen?

Ikusi gehiago: Eusko Jaurlaritzak, EITBk eta Kutxabankek euren logoak jarri dituzte Tourrerako ikurrinetan

Gurearen subalternotasunaz mintzatuko zait. Guztirako aitzakia ote? Besteengan zatar deritzoguna edertzen du gurean horrek? Ez garen herria izatera hurbiltzen gaitu edo status quo-aren onarpen folklorikoa dakar?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.