maialen akizu 34 172x172

Jolasa

2025eko uztailaren 24a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Uda jolasaren urtaroa da. Haurren jolasek harritu egiten naute. Jolastea eurentzat berezko inpultso bat dela dirudi, beharrezkoa bezain sinplea. Zu saiatzen zara ez eragiten, ez erakusten benetan zein den «dona dona katonaren» letra, euren arauak errespetatzen. «Ez da horrela jan behar. Ho-rre-la». Eta ikasten duzu arroza tomatearekin deitu dion dozena bat belar-mutur nola jan behar den. Askotan, ordea, salto egiten dizu zerbaitek. Kaxoi batean Micky eta Minieren pegatinak azaldu dira. Ez dakizu zergatik, baina oroitzen duzu nork oparitu zizkizun. «Ze politak!». Ea utziko dizkiozun galdetu dizu. Zuk baietz, baina ez da ba pegatinak Martxeloren zutabearen gainean itsasten hasi. Et, et, et. Egunkaria ez den leku batean pegatzea iradoki diozu, toki aproposago batean, iraungo duten lekuren batean. Gu beti irautera jolasten. Koaderno bat ekarri eta bertan hasi da itsasten, bata bestearen atzetik, bata bestearen gainean, Mickyren sudurrean Minieren hanka, aurpegian eskua, lazoan ipurdia. Denak gaur ez jartzeko esatera zindoazen, pegatinak apaingarriak direla, baina masailean, kopetan, besoan, Micky eta Minie dituzula bukatu dira pegatinak.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.