Angel Erro.
JIRA

Koroaren segida

2023ko urriaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Erbestetik itzuli da Valtonyc raperoa, Espainian kartzelara eraman ahal zuen delituak preskribatu duelako. Berez, martxoan aitortu zitzaion delituaren preskripzioa, baina abokatuek salatu dute inork ez ziela agiria helarazi. Horregatik, urte erdi beranduago itzuli behar izan du. Gauzak zer diren, horrek eragin du Koroa iraintzeagatik kondenatutakoaren etorreraketa Koroaren jarraitutasuna (eta, hedabideei entzutera, haren modernotasuna, haren egokitzapena eta haren ezin zimelduzko loraldia)bermatuko duen gaurko ekitaldi solemneak bat egin dezaten, denboran behintzat.

Leonor operazioa martxan da aspaldian, baina gaur du mugarri handia: Espainiako Konstituzioaren zina egin behar du, adin nagusitasunera iristen den egun berean. Toki guztietan behin eta berriz diote aitak zin egindako Konstituzioaren ale beraren gainean eginen duela zin alabak ere. Zer litzateke monarkia zilegitasun segida begietaratzen duten sinbolo hauek gabe? Aitak zin egin zuenetikbi aldiz erreformatu da konstituzioa, baina berdin da: ale berbera da. Aitonaren sinadura daramala ez du inork ekarriko gogora, ez eta, Borboi zaharraz denok dakiguna salatzeagatik (lapur hutsa dela), kartzelan jarraitzen duela ere beste kantari batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.