Angel Erro.
JIRA

Lau eguneko atzerapena

2023ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Ez naiz Vox alderdiaren esloganak neureganatu zalea, ezta nik ere zirikatuko nukeen norbaiten kontra oldartzen direnean ere. Orain arte inoiz ez diet ziri bat erosi. Eta ez da egin ahal didan graziagatik edo barnean ezkuta dezakeen egiagatik. Formularekin asmatu dutela uste dudalako baizik.

Abascalek esan du Alderdi Popularra PSOE dela, baina hamar urteko atzerapenaz. Kasu jakin bati egiten ari zaio erreferentzia. PPk ezker alderdien legeei edo lege proposamenei jarritako helegiteak (abortuaren legearen kontra, esaterako, baina adibide gehiago jar litezke: dibortzioarena, sexu berekoen ezkontzena) galeriarentzat egindako keinu hutsalak direla, azkenean, denboratxo zuhurra igarota, amore eman eta onartzen dituztela.

Formularekin asmatu dutela diot behin entzunda ezin duzulako ez ikusi. Ideien eremua denborazko planora eramaten du. Agian ez gaude ideologikoki urrun, bi denboratan baizik. Hortik ezulertuak. Arlo gehiagotan aplika daiteke.

Carlos Madrildik dator asteburuan. Iruñeko eguraldiaz galdetu dit. Bi hirien artean lau eguneko atzerapenaren arau meteorologikoa asmatu dut. Ala gure harremanarena? Oraindik kalkulatzen ari naiz honek gure joan-etorriei ekarri ahal dizkien denbora paradoxa guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.