Astegun buruzuri batean egunkariak hitzez betetzen badira, irratiak soinuz eta telebistak irudiz, asteburuetakoa beldurgarria izaten da, telebista kateek goizean goizetik harrapatu nahi dute haurra, egunkariek langilearen atseden eguneko aldarte ona probestu eta astia harrapatu nahi diote, eta sosak ere bai, noski, eta astean zehar mehea izan dena ere eder agertzen da asteburuan, pozez bete eta gizendu egiten da, gustu guztietarako gehigarriak dauzkazu, ekonomia, artea, haurrak, literatura, bidaiak, gastronomia, eta baita bakoitzetik apur bat hartu, dena berniz aurrerakoi eta moderno batekin jantzi eta beste edozein bezain azkarra sentiarazten zaituztenak ere, beldurgarria da asteburu soil batean zenbat gauza argitaratzen den, eta zein azkar geratzen den hor, baztertuta, tontorrean, ikusezin, igande goizeko croissantaren lika eta kafesnearen arrastoak dituela, beste egun galdu baten testigantza ematen, beste egun galdu bat inori axola ez zaionean.
Paper artean galduta geratuko da, edo lainoan bestela, filma bat botatzeko erabakia hartu izanagatik Sitgeseko Zine Jaialdiko zuzendaria auzitara eraman dutela, A Serbian Film pelikula botata, haur pornografia erakutsi omen duelako.
Jira
Legea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu