maialen akizu 34 172x172

Lehendakarigai bat eraikitzea

2023ko azaroaren 29a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Nik ere ez nuen ezagutzen Pradales, eta harritu egin nau bere izenak. Eskurik ez nukeen sutan jarriko, baina lehendakarigaia emakumezkoa izango zelakoan nengoen. Pixkanaka hasi dira hautagaia aurkezten: zein urtetan jaioa den, nongoa, nondik norakoa. Baina, kanpotik barrurako informazio-fluxua baino fidagarriagoa iruditzen zaigu askori barruan daramagun Amaia Ezpeldoi txikia lanean jartzea. Bilaketa propioa egin dut nik ere. Eta ene ba. Imanol Pradales ez dago Instagramen, X sare sozialean ere hiru jarraitzaile eta bederatzi jarraitu dituen @Pruxulau22 den Imanol Pradales, Facebooken ez da ageri, Tiktoken ere huts.

Alderdiko gizona dela esan gabe nabari da. Eta izan zen garai bat, orain ez hainbeste, alderdiak bozkatzen zirena, alderdiek zutena boterea, alderdiak zirena politikaren subjektu. Baina bada denbora bat, jada ez da atzoko kontua, esparru guztietara pertsonalizazioa hedatu dena, ia dena da merkantzia, objektu, salgai. Eskua sutan jarriko nuke gutxi barru Pradalesek sare sozialetan perfila egingo duela, eta ikusiko da nola eraikitzen duten lehendakarigai bat.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.