Maitasunak beldurra ematen digu eta sexuak ez. Anne Dufourmantelle filosofo eta psikoanalistaren En cas d'amour liburutik ateratako ideia bat da. Dufroumantellek arriskuaren heztera gonbidatzen gaitu, eta bere ustez ez dago maitasuna baino gauza arriskutsuagorik. «Anestesia lokalaren menpe bizi gara, zelofanean bilduta, ikaratu gabe esnatuko gaituen substantzia edo maitasun baten bila, etsi-etsian». Askatasuna eta norbanakoa bogan direla, badirudi zaintzak, denborak zein harremanak bihurtu zaizkigula. Horregatik maitemindu baino hobe sexua izan, eta kito; sexua, kontu erraz eta arin hori, praktika koreografiatua, kirol modalitate bat kasik, ondorenak eraginik eta arriskurik ez duen gorputzen topaketa. Sexua eta kito. Maitasunak beldurra ematen digu eta sexuak ez. Badakit ezin dela hain irmo esan, eta halere, Dufroumantelle ez dut irakurri orakulu baten tonuz. Iruditzen zait maitasunak baino beldur handiagoa ematen ditugula esan behar izateak, entzun behar izateak honakoa: jada ez zaitut maite. Mingarria izan daiteke, bai, baina zein da arazoa?
Maitasunaren arriskuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu