Afrika sortaldeko eta sartaldeko estatuek badute amets bat: Saharako desertuaren aitzinatzea geldiaraztea. Dakarretik Djibutiraino heda litekeen zazpi mila kilometro luze eta hamabost mila metro zabaleko Murru Handi Berde bat nahi dute eraiki. Bi hamarkada hauetan finantzazioak eta baliabide teknologikoak sartu dira proiektu faraoniko horretan, emaitza baikor askorik gabe.
Hamaika herrialde zeharkatuko lituzkeen horma horren maldan ekologia eginkizunak berreskuratzeko zereginak eramaten dira, bazterrak berdetzeko saioak, enplegua sustatzeko emakumeek lantzen ahal dituzten baratzeak zedarrituz. Ongi hasi zen guzia, baina gaur egun, bertara doazen obserbatzaileek baratze horiek idor kausitzen dituzte, hesiak lurrean eta gutxi edo aski abandonuan… gehienbat diru eskasez.
Desertuaren mugetan nomada gisa dabiltzan Peul populuko erabiltzaileek proiektuak duen neokolonialismo berdearen autoritarismoa salatu eta egoera bestela hausnartzera deitzen dute, beraien etorkizunaren izenean. Afrikarrak beldur dira ez ote den Murru Handi hori ameskeria hutsaren mailan itoko.