JIRA

Negoziazio latza

Angel Erro.
2023ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Seme-alabek sakelakoaren erabilera16 urtetara atzeratzea nahiko luketen 30.000 guraso baino gehiago bildu omen dira hainbat Whatsapp taldetan. Hezkuntza gizarte osoaren partaidetza eskatzen duen talde lana dela frogatzen du horrek. Niaren inflazio garaiotan, familiatik gorako antolakuntza soziala hainbatek susmagarria dela esaten diguten garaiotan, pozgarria da gurasoak haien artean koordinatu beharraz jabetu izana.

Berez ez dago beste modurik. Askatasun pertsonalari omen dagokio etxe bakoitzean gurasoek seme-alabei zer heziketa eman, zer mugak jarri, erabakitzea. Hala errepikatzen digute behin eta berriz. «Umeak ez ukitu» esanez aurka egin dute batzuek, adin gutxiko ikasleei sexu heziketa integratzailea eskaini behar zaiela proposatu denean. GogoratuSkolae programaz, kasurako. Horregatikesaten dut pozgarria dela, beste gauza asko bezala hezkuntza ere (heziketa zati hori barne) paktu sozial batean oinarritu behar delako, elkartasuna helburu.

Beste kontu bat da, zer iritzi dudan kasu zehatz honetaz, ez ote den itsasoa edalontzi bakar batean sartu nahi izatea, eta itun hori aplikatuko dioten bere buruari ere haur txikien negarrak jasan behar ez izateko une oro tableta aurrean jartzen dieten gurasoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.