maialen akizu 34 172x172

Paseoan

2025eko uztailaren 27a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Korrika txikian aurreratu zaituzte. Masajistaren semea da. Berak ez daki, baina aste honetan aritu zarete berari buruz hizketan; badakizu alokairuan bizitzen jarri dela, luzatu diotela kontratua, irailaren 22an betetzen dituela urteak. Kuriosoa da ezezagunez dakiguna. Iturri parean gurutzatu dituzue. Orgatxoari tiraka, buru-keinu batez agurtu zaitu. Zure ondoko lagunari galdetu diozu ea ikusi dituzuenak ikusi dituzuenak ziren. «Bai», erantzun dizu, baina ez zara lasai gelditu. Ez zenekien elkarrekin zebiltzanik, are, elkarrekin izan zirenik guraso. Bere ahizpak kontatu zizun Donostian bizi zela, han egiten zuela lan, eta bikotekidearekin utziz geroztik, herrira gutxitan etortzen zela. Elkarrizketa hura orain gutxi izan zenutela iruditzen zaizu, baina orain gutxi aspaldi da azkenaldian. Eta zuek paseoa amaitzen, eta beraiek aulki batean eserita. Emaztea adurra garbitzen ari zaio. «Iktusa» esan dizu lagunak. J.ren osaba ere ospitaleratu omen dute. Terraza batean eseri zarete. Masajistaren semea ondoko mahaian dago jada kiroleko arropak aldatuta. «Dena betiko moduan» dagoela esaten dizun hurrengoari ez diozu sinetsiko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.