Jira

Subalternoa

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Orain dela bost urteko aldizkari zahar batean aurkitu nuen: «Spivak, edo agindupekoaren ahotsa». Imanol Galfarsororen lehen liburua etorri zitzaidan gogora, orduan ezagutu nuen subalternoa hitza, Xuxenek gorriz azpimarratzen dit oraindik, Anjel Lertxundik esango lukeen gisan. Ez nuke eztabaida hizkuntzara mugatu behar, baina aspaldian galdera batek hartu du nire gogoa: inoren agindupekoa ez izateko, nork bere hizkuntza eta hizkera eta lexikoa behar ditu, erabiltzen dituen hitzen historia ezagutu, ñabardurak kontuan izan, polisemiarekin kontuz ibili, estilo bat izan mundua epaitzeko, nahi gabe ere estilo bat izan, bere askatasunaren azken gordailu?

Halako galderetan trabatuta pasa dezake batek eguna, eta Ereduzko Prosa Gaur bilatzen du, zenbat aldiz erabili da subalternoa, zenbat aldiz agindupekoa, eta bata zein bestea oso gutxitan agertzen direla konturatzen da. Gehiagotan agertzen dira ugazaba, nagusia, agintaria. Eta hori ere egiteko dagoela etortzen zaio, dena dagoela berriro egiteko. Aldizkari zaharrak gorde eta berriak sortu, hitzak gorde eta hitzak sortu. Subalternoa ez dadin gehiago agindupekoa izan.

Gauza bat: nola izan daiteke zaharra oraindela bost urteko aldizkaria?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.