maialen akizu 34 172x172

Tunela

2025eko ekainaren 14a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Maria Txibitek ia sei urte daramatza Nafarroako Gobernuko presidente karguan. Politikari usaina aditzen dakien lagun batek lehen legegintzaldi hartan hala esan zidan: «Pixka baterako izango dugu Txibite». Ez dakit zenbat den pixka baterako, baina iruditzen zait orduan ere asmatu zuela lagunak.

Herenegun oso hunkituta eta malkoei eutsi ezinda egin zuen agerraldia. Ez da bere ohiko kera. Orain hilabete eskas Joxerra Senarrek elkarrizketatu zuen berripaper honetarako, eta honela deskribatzen zuen tertulia: «Naturaltasunez mintzo da. Azkar erantzuten du, keinu ugari egiten ditu, eta baita zenbaitetan tonua ozendu ere. Galdera batzuei erantzuteko, pausatu eta ongi pentsatu du erantzuna». Elkarrizketa hartan Senarrek Santos Cerdanen rolagatik galdetu zion, eta Txibitek erantzun: «Santos Cerdan funtsezkoa izan zen zuzendaritza eta Pedro Sanchez konbentzitzeko». Cerdan dimisiora eraman duen ikerketan Belateko tunelen lanak ageri dira, eta ikerketa abian da.

Ezaguna da tunelaren metafora. Argia omen da tunelen amaieran. Baina pasatzen da Robert Lowell poetak esandako hau ere: «Tunelaren amaieran argia ikusten badugu, harrapatzear gaituen trenaren argia da».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.