oihana arana

Txirrindulariak

2025eko irailaren 5a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Badaude kirol batzuk ikusteko oso ederrak direnak. Zesta-punta, adibidez. Gorputzen koreografia perfektuari adi egoten natzaio ni, partidaren emaitzari apenas begiratu gabe, beso mugimendu ederrena duen kirolariaren alde. Ez dut esteta friboloaren fama neureganatu nahi, baina kasu honetan banaiz apur bat.

Kontrakoa gertatzen zait txirrindularitzarekin. Askotan saiatu naiz, baina ezin dut. Ez naute inoren pedalkadek xarmatzen. Saiatu izan naiz pantailaren aurrean, itzuliak gure herritik pasatu izan direnetan, goiz eguzkitsuetan gidatzea tokatu izan zaidanetan...

Errepide bazterretako txirrindulariak, aitor dezadan, madarikatu ere egin izan ditut askotan. Txirrindularia banintz auto gidariak madarikatuko nituzkeen. Argi gera bedi hori. Baina neure roletik haien existentziak ez dit ilusio handirik egin izan ohi.

Asteazkenaz geroztik, ordea, bizikletak semaforo gorrietan geldi ikusi eta irribarretxoa piztu zait aurpegian. Pentsatu beharko genuke, halere, zergatik den mediatikoki horren arrakastatsua gizonezkoen kirola paralizatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.