Ez da gaia ateratzen dudan lehendabiziko aldia. Astelehenean, Basque Culinary Center-en txanda izan zen. Aurretik, beste asko sortu dituzte euskal panorama gero eta anglofiloagoan: Bilbao Exhibiton Centre, Basque Center for Applied Mathematics, Basque Center of Cognition, Brain and Language, Body Center Bilbao, Bilbao World Trade Center, Business Center Bilbao, Ekai Center, Urdaibai Bird Center, Donostia International Physics Center, Eroski Center, Donostia Estrés and Coaching Center, Bai Center, Education Center Gasteiz, Automotive Intelligence Center, Max Center, Light & Systems Technical Center, Iruña Sub Diving Center, Auto Center Iruña, Garaia Innovation Center…
Denak center, eta denak ingelesez. Basque Center of Cognition, Brain and Language sortu zutenean, Zaldi Erok esan zuena: listoak ingelesez listoagoak dira.
Nago ez ote gaituzten Basque Tontoland Center izeneko hiritarrak egin nahi…
Hitz beste
Kanpolarrosak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu