Krisia hasi zenetik, maiz etorri zait gogora memoriaren lanbrotan isla jakinik gabe gordetako pasadizo bat. Duintasunaren eta sentiberatasun faltaren arteko talka eszenifikatzen zuela, horixe nuen gogoan, baina non irakurri ote nuen, nola ote zen zehazki, arrastorik ez.
Atzo, liburu artean nenbilela, irratiak: «Frantziako iritzi publikoa aiduru dago botere ekonomikoak nola erantzungo Hollanderen neurriei». Nire begiak Iñaki Egañaren Mil noticias insólitas del país de los vascosliburuan pausatu ziren, eta laster topatu nuen lanbrotako pasadizoa: 1816an (Pobreziaren Urtea deitzen diote) Pedro José Juanto presoa urkamendira igo aurreko azken orduak bizitzen ari zen, eta jaki bereiziak eskaini zizkiotenean, Juantok uko egin zien «ez egiteagatik alferrikako gastuak». Biharamunean, ordea, urkamendira lagundu zioten bi fraideak zakar kexatu ziren «garai bateko bizkotxoen eta ardo goxoen falta nabarmena» salatuz.
Hitz beste
Lanbrotako talka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu