Larrepetit

Aholkutan

urtzirrutikoetxea
2011ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Azkenik, Serbia europarra»,zoriondu du espainiar kazetariak eslaviarra. Ratko Mladicen atxiloketa kontinenteko zauririk mingarrienetakoa ixteko urrats garrantzitsua izango da. Boris Tadicikusi dut egunotan Euronewsen, inoiz baino apal eta demokratago, eta etxeko lanak bete dituenaren konfiantzan.

Erronka, Serbia Handiaren ametsa baztertzea, eta mito zaharren nazionalismo serbiarra izaera moderno etademokratikoa daukan berriagatik ordezkatzea omen. «Espainiarrok badakigu horretaz zerbait», dio kazetariak, Covadongaz eta Kubako galeraz eta eliza katolikoaz berbetan. Baina nik Tadic ikusi dut ingelesez, Kosovok konponbide irudimentsua behar duela aitortzen. Zapatero edo galizieraz berbarik ez dioen Raxoi imajinatu gura, eta ezin. Espainia hautsia obsesioa da oraindik, ezin irudikatu Portugalez gain beste bi hutsune egon daitezkeenik penintsulako mapan. Baina Kosovo onartzeak iragan obsesibo horren etetea balekar, Espainiak beste horrenbeste egingo luke bere auzo normal nahi dugunokin. Auzo, eta ez maizter.

Mladic eta Karadzic legez, Hagan preso da oposizioko alderdiko buru Vojislav Seselj ere. Nazionalismo hispanikoaren alderdiko buruak ere eskuak odolez zikin dituela salatu dute sarri. Lasai hilko da noizbait, behin ere konturik eman barik. Baina iraganeko zauriak ixteak monarkia postfrankista gainditzea ere ekarriko du. XXI. mendeko Europan ez lioke trauma handirik ekarri behar horrek Espainiari.

Datozen egunetan gauza asko argituko dira. Euskal Herriko politikagintza berriak beste ispilu batera daroa Espainia. Baina lehen jasangaitza bazen morrontza hispanikoa, gaur suizida da ekonomikoki iraun nahi duen edozein herrirentzat.

Larrabetzu, Bergara, Azkaine, gure territorio libreak ditugu egunokin. Literaturian magia eginda, UEMAn urteotako hazi isila. Udalbiltza behin betikoak eroan gaitzala Espainiarekin bakea eta independentzia egitera. Orduan konponduko dituzte euren traumak, inori aholkurik eman barik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.