Sarri baino gehiagotan pasatzen zait: ezin naiz liburu denda batera sartu eta libururik gabe atera. Galiziako Santiagoko liburu denda ederrean sartu nintzen zerbait arina erosi nahian; kolore urdinxka zuen liburu bat hartu nuen. Anne Plantagenet zen egilea, eta lana: DesapariciĂ³n inquietante de una mujer de 56 años (Disparition inquiĂ©tante d’une femme de 56 ans/ 56 urteko emakume baten desagerpen aztoragarria). Irakurketa hasi eta atoan jabetu nintzen: ez da irakurketa arina izango. Letizia Stortiren istorioa kontatzen du egileak, antibiografia bat da. Emakume indartsua, lantegiko behargina, sindikatu kidea, borrokalaria... StĂ©phane Brize zine zuzendariaren En guerre filmean figurante lanak egin zituen Letizia Stortik, baina liburuaren egileak ondo adierazi bezala, lehen planoan badago ere ez duzu ikusten. Izan ere, Letizia Storti, Eduardo Galeanoren nadie (inor ez) horietako bat zen. Anne Plantagenetek idatzitako biografĂa atipiko hau irakurri ostean konturatu nintzen film hori ikusita neukala, eta ni ere ez nintzela Letizia Stortiren aurpegiarekin gelditu. Ikusezinak dira pertsona batzuk, apurka-apurka suntsitzen dituzte, ezerez bihurtu arte.
Arestian aipatutako liburua irakurri ostean, ezinbestean, lan egiteko moduez pentsatzen duzu. Europako Sindikatuen Institutuak egindako ikerketaren arabera: lanarekin lotutako gaitzek, urtean, 100.000 miloi euro balio dute Europan; eta lanak eragindako estresak, 10.000 heriotza eragiten ditu. Biak dira iazko datuak. Estatistika horretan dago Letizia Storti ere. Badut ezagun bat, aspaldi, lan egiteko moduen inguruan kezkak agertzen ari ginelarik argi esan zidana: «Ni lan abolizioaren aldeko naiz». Lartxo iruditu zitzaidan orduan abolizioa. Baina batzuetan pentsatzen dut ez ote dugun XX. mendeko lan egiteko moduetan zirimolatuta jarraitzen, ez ote dugun lanarekin dugun harremana aldatu behar. Belaunaldi gazteagoek lanaren aurrean duten jarrera kritikatzen zuen lehengoan inguruko batek. «Ez dute lan egin nahi», ziostan. Eta niri akordura etorri zitzaidan aspaldiko beste esaldi bat: «Ez dute soldaduska egin nahi».Â