Hizkuntzak ondo ikasten hasten gara geure burua eguneroko egoera linguistiko guztietan jartzen dugunean. Nik egoera horietatik ia-ia guztiak ezagutzen nituen gaztelaniaz jadanik, batez ere nire itzultzaile-lanbidea kontuan hartuta.
Hori euskaraz ere egiten saiatu nintzen Bilbon. Hala ere, duela gutxi arte ez nengoen prest euskara erabiltzeko jokaleku batzuetan, garrantzitsuegitzat jotzen nituelako. Batez ere telefonoz. Halako egoera gehienak administrazio publikoekin egiten nituen komunikazioak ziren, nire ulermena bermatu nahi bainuen.
Baina, azkenean, erronka hori onartu nuen, egun batean Euskaraz mezu automatikoari erantzun nionean. Minutu batzuk geroago, emakume baten ahotsa entzun nuen:
—Buenos dĂas, egun on.
Eta nik, urduri: —Erm, euskaraz egiten duzu?
—Erm —esan zuen ahotsak—, … erm, nahi … erm, nahi baduzu, erm, bai, euskaraz.
AjĂ¡, Bilboko Udalean lan egiten duen beste euskaldun berri bat. Nor-nori-nork-ekin, ere partikularekin eta mugagabeekin borrokatu den bat!
—Zaude lasai —esan nion—, gu euskaldun berri bat eta beste euskaldun berri bat gara; beraz, elkarrekin praktikatuko dute bi euskaldun berrik.
Hori iaz gertatu zen, baina joan den astean erronkarik handiena gainditu nuen, Bizkaiko Aldundiko Ogasun Saileko langile batekin euskara erabili nuenean. BEZa, PFEZa eta kopuru kengarriak ziren hizpideak. Arestian aipatu dudanez… egoera guztietan egon behar da.