Itxaro Borda

Millenium, egiazki

2026ko otsailaren 21a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Suedia iparraldeko tipo bat arrastatu du bertako poliziak bere emazteak salaketa jarri ondoan, hiru urte hauetan senarrak ehun bat bezero maskulinorekin prostituitzen omen zuelako. Prokuradoreak jakinarazi du hirurogei bat urteko gizon horrek andreak eskaini zerbitzu sexualen salmentaz profitatu zuela ausarki. Emazteak berrogeita hamar udaberri ditu eta Suedian, prostituzioaren legeak zerbitzu sexualen salmenta ez du debekatzen, erosketa baizik.

Nora goaz eta non dago Lizbeth Salander, mundu zakar honetan ordena pixka bat ezartzeko? Oroit gaitezen hain maite dugun Millenium saga osoa haur gaizki tratatze eta bortxaketa afera ilunenetan bermatzen dela, goizon egunkarian irakurri dudan istorio hau bezain beltzak direnak egia erran. Karin Smirnoffek aitzina eramaten duen sailean, Slava bere kusinarekin ageri da Salander, minak sendatzen eta mendekuak barreiatzen. Laguntza premian baldin badira gainera, The killing serieko daniar inspektore trebea den Sarah Lund ez dute sobera urrun!

Guzien beharra bada sarraski horien geldiarazteko…

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA