Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Plataforma

2015eko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Tortura fisiko etengabeak egunetan luzatu ziren; psikologikoak, urtetan, eta ez dira amaitu. Batzuek eta besteek minbizia eragin diote. Bizi osoan betetako milaka borradore, eskema, apunte, fitxa, kuaderno eskema bahitu zion poliziak: alzheimer intelektual halako batek biluzik utzi du. Torturak mozorro asko ditu.

Egiari eta sufritzen ari den jende askori dion zorragatik erabaki du Torrealdaik plaza publikora agertzea. «Beste askok ez duten plataforma dut nik», esan zuen zehazki. Bere prestigio pertsonalaren plataformak, ordea,euskara du bozgarailu. Torturaren salaketak, berriz, deserosoa du bere ahotsa. Justiziak, erreparaziozkoak, halatsu. Ondorioa: hedabideak-eta, mutu edo missing. Hala ere...

«Zerbait moralki zuzena denean, ordaindu beharreko bidesari politiko eta pertsonalen gainetik dago haien defentsa», zioen Grass zendu berriak. Plataforma horretatik mintzatu zitzaigun Torrealdai. Badiogu zer eskertua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.