Manex Mantxola Urrate.
ELE

'Sagarroiak'

2020ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
Mendian, negu iluntzean, sagarroiak hotzak daude, zelan berotu ez dakitela. Banan bana jarriz gero, hotzak gupidarik gabe jotzen dituelako. Eta batak besteari beroa emateko elkar hurbilduz gero, orduan, eztenak tolestu ezinik, elkar minduko dutelako. Ez da erraza hurbiltasun puntu egokia┬╗.

Schopenhauer ozpinaren parabola, Joseba Sarrionandiak herriminez euskaratu eta Sagarroi taldeak kantu bihurtua. Hain zuzen, poema hori da In?igo Muguruzak gidatutako taldeari izena eman ziona.

Eta ez, ez da sekula erraza izan hurbiltasuna puntu egokiarena. Zure barneko autistak, harremantzeko urratsez urratseko for dummies eskuliburu bat eskertuko zukeen horrek, beti izan die beldur gehiago eztenei hotzari baino. Orain, gutxienez, distantziak homologatu dizkizute. Zaindu segurtasun tartea, erabili keinukariak.

Hala ere, kexu zaizu zilborra gehiegi nekatu gabe zenbat ditzakezulako konfinamendutik hona emandako besarkadak, zure konfiantzazko belardendako aguakateek zuk baino gehiago bidaiatu dutelako abuztu honetan eta tabako eta ron artean deabruarekin cumbia bat dantzatu nahi zenukeen arren, festa bakarra demokraziarena izan delako eta, hor ere, ospatzeko ezer gutxi.

Distantzia soziala deitu diote, nahiz eta, zure larruan bizitzea tokatu orduko ahaztu duzun lehendik ere bazegoela sobera. Goitik behera eta erdigunetik ertzetara, ezkerretik eskuinera eta hurkotik arrotzera, beti egon dira izurritu eta izorratuak. Legez ezin bazen, hirigintza planen bidez bederen. Ezta, Haussmann? Zenbat Mundo Mejor ditugu inguruko erdipurdiko hiri erdipurdiki industrializatuetan? Esku-lana gertu bai, baina ez gertuegi. Hurbiltasun puntu egokia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.