Atzo hamar balio zuenak gaur bost balio du, eta bizi gaitzala merkealdien pozak, kontsumoaren kontsumazioak,pagotxaren begitazioak. Arropak biluziak janzteko balio omen. Zenbat biluzi janzteko adina arropa ote daukagu gutariko bakoitzak armairuan? Edo zenbat biluzi dago nigan hainbeste arropa behar izateko?
Egungo arropak ez du gure pribilegiorik: ez da gastatzen, ez diogu zahartzarora iristeko betarik ematen.Aspertu orduko edo modatik pasatu dela pentsatu ahala, ez dugu berria erosi arteko onik izaten. Hala, arropa zaharrarekin batera, osasunarekin urratu espresioa baztertu dugu: arropa estreinatutakoan, jantzi berriaren iraupen (gutxienez) bera opatzen genuen/zitzaigun. Bitxia da: egun, esaldiak justu kontrakoa adierazi nahiko luke.
Ez ahal da, behintzat, Baztango ximiko berri ohitura zabalduko (arropa berria estreinatzen zuenari atximur egiten omen zioten): gorputz guztia ubeldura huts genuke…
Hitz beste
Ximiko berri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu