Alazne Arruti Bengoetxea.
ELE

Zaharkitze programatua

2023ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Badira pare bat urte liburu elektroniko bat erosi nuela. Badakit paperaren ukimena eta orrien igarotzea ordezkaezinak direla. Baina liburuak soinean eraman eta hondatzen dituen pertsona zabar samar horietako bat naiz. Herriko eraikin erdiak zabaltzeko adinako giltza-multzoa daramana poltsan, diru-zorroa, bolalumak, ezpainetakoak, koaderno eta ur botilaren batekin nahasian. Eta ohartzerako, liburu erosi berri edo eskualdatuarekin etxeratzean, haren tapa marratu edo zanpatutako erpinekin egin ohi dut topo. Edota sasoiaren arabera, hondartzako poltsan ahaztutako orri puztuekin.

Hala ez badirudi ere, lerro hauen helburua ez da erosketa horren erabakia justifikatzea, ordea. Liburu elektroniko horren azken kapituluaren berri ematea baizik. Izan ere, duela gutxi, gailu hau esku artean ibili dut jirabiraka. Buruz gora eta behera, ezker eta eskuin, haren milimetro oro miatuaz. Geldirik eta irmo, aspaldian zerrendatik ezabatu nahi nuen liburuaren portada agerian zuen. Baina, pantaila eta botoiak ukitu, entxufe-zuloei putz egin eta astinduagatik, barruko liburutegiak ez zuen zirkinik egiten. Eta azkenean, etsita, dendara itzuli nintzen haserre.

Gailua ikuskatu ostean, berme epearen barruan zegoela eta konpontzera bidali ote zezaketen begiratzen hasi zen langilea. Baina aurrean zuen ordenagailutik, berehala heldu zen berri txarra. Produktua katalogotik kanpo zegoenez ezin zuten ordezkatu eta ez omen zegoen konpontzera bidaltzeko aukerarik. Eskaintzen zidaten bakarra diruaren itzulketa zen.

Eta halaxe, irentsi zuen inongo abisurik gabe, zaharkitze programatua izeneko mamu gero eta ezagunago batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.