Hitz beste

Zaharrak berri

Anjel Lertxundi.
2011ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Txikitako gure bizitza akademiko apalean, gaztelaniarekin batera, gizon probidentzial baten balentriak eta bertuteak irakasten zizkiguten. Ze estratega ona zen, zer nolako maltzurtasunaz gobernatzen zituen tropak. Nola irabazi zuen gerra, nahiz mendean zeukan ejertzitoa etsaiarena baino askoz ere ahulagoa izan, baina baita ausartagoa ere. Zenbat maite zuen Espainia, zenbat maite gintuen gu. Nola libratu gintuen, lehendabizi Hitlerrengandik, gero Errusiatik. Militarra izan arren, zein diplomatiko ona zen, eta zein gobernari zuzen orekatu bezain esku zabala. Nola atera gintuen atakatik, zulotik, miseriatik, zanga historikotik…

Hori eta gehiago irakasten ziguten txikitan. Orduan imajinatzen ez genuena gertatu zaigu: hori eta gehiago irakatsi nahi digutela handitan ere, eta, gainera, berme akademiko guztiekin.

Gezur Historikoaren Erret Akademia deitzen zion El Rotoren atzoko binetak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.