Bilduren lanerako ezgaitasuna, programa falta, egitura gabeziak, ikuspegi instituzionalaren eza, oposizioan askoz ere erosoago egotea agintzen baino… Hauteskundeen ondoren, horiek eta horien antzeko ezintasun estrukturalak eta inertzia praktikoak egotzi zaizkiokoalizioari. Balirudike ez dakitela ezetz esaten baino, eta ez direla gauza lan politiko normalizatu bat egiteko: alderdi tradizionalek berezko sen naturala luketen bitartean politikagintzarako, Bilduk ez lekike zer den politika erreala egitea, eguneroko premiei egunero erantzutea. Bildukoek ez lekikete zer egin, garaipena nola administratu…
Egunotako euriak bezala, diskurtso horrek ere zarra-zarra jardun du Bilduren lanerako gaitasuna zalantzan jartzen. Geroak esango du. Bitartean, irakasle hark esaten zigunadatorkit niri burura: hurkoaren gaitasunazalantzan jartzetik etortzen dira norberaren porrot handienak.
Hitz beste
Zarra-zarra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu