Bilbo

Ludismoa versus teknofaxismoa

Joseba Goienala Montoia
2026ko ekainaren 16a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Utziko diogu Internet erabiltzeari? Betiko baztertuko dugu mugikorra? Algoritmoak debekatuko ditugu? Ala aipaturikoen zentzuzko erabileran trebatzen saiatuko gara?

Galderok, adimen artifizialaren inguruan BERRIAn irakurri dudan artikuluak eragin dizkit. Gauza bat da oligarkiak ezarri nahi digun teknofaxismoa borrokatzea eta oso bestelakoa ludismora itzultzea.

Adimen artifizialak, goian aipatu ditudanak bezalaxe, arriskuez gain, gizakiaren bizimodua eta bizitza hobetzeko aukera asko du. Osasun arloan hasi eta ingurumenaren kudeaketan bukatuz, adimen artifizialak bizia eta bizitza babes ditzake. Eta artikulugileak dioenaren aurka, etika, erabilera etikoa –eta ez AAren kasuan solik– funtsezkoa da.

AAren erabilerak ez du zertan kaltegarria izan, telefono mugikorraz baliatzea edo Internet ezagutzea ez den bezalaxe.

Gure esku dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE