Bilbo

B2 azterketa

Mervyn Henderson McGowan
2025eko ekainaren 18a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

*Xabi irakasleak dio: «Goazen, ekipo! Lehenengoa…».

Loteria tokatuko ________ (niri), lan egiteari utziko ________.

Erm… pfff… Loteria tokatuko ba-ba-ba… balitzait, …itxoin ...itxoin …lan egiteari utziko n-nu… nuke???

*Xabi irakasleak dio: «Lan egiTEARI… …????».

Pffffff…, kaka zaharra, egia da, barkatu…: Loteria tokatuko balitzait, lan egiteari utziko nioke?

*Xabi irakasleak dio: «Ondo! Hurrengoa…».

Liburuak emango ________ (nik, zuri), zuk irakurriko ________?

Erm… itxoin… Liburuak emango b-ba- banizu, zuk irakurriko ze-ze- zenuke? …Pfff, hau errazagoa izan da, jeje...

*Xabi irakasleak dio: «LiburuAK… …????».

Pffffff…, egia da, barkatu…: Liburuak emango banizkizu, zuk irakurriko zenituzke?

*Xabi irakasleak dio: «Ondo! Hurrengoa…».

HABEko azterketa ez ________ gaindituko (guk), Xabi irakaslea ez _________ pozik egongo.

Erm… erm …itxaron …HABEko azterketa ez ba-ba- bagenu gaindituko, Xabi irakaslea ez lit-litz- litzateke pozik egongo???

Pfff. Txarto dagoela, ezta? Nik pentsatzen nuen baino askoz errazagoa baita. Itxoin – zuzenduko dut: …

HABEko azterketa gainditzen dugunean, Xabi irakaslea pozik egongo da.

Beldurrik gabe, eta jo eta ke ikasi arte, B2 ikaskideok!! Baldintzek ez gaituzte baldintzatuko. Kaixo, C1! Sayonara, B2!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.