Tolosa

Baserritarren ikurrinak

2024ko martxoaren 16a
05:00
Entzun

Errepideetara eta kaleetara atera dira gure baserritarrak pairatzen duten egoera larria salatzeko eta guri gogorarazteko lehenengo sektorearen garrantzia gure gizarte teknifikatuan. Iparraldeko baserritarrak izan ziren lehenengoak, eta gero Hegoaldekoak. Iparraldeko traktoreetan ikurrinak eramanez, eta baita Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoakoetan ere. Ikurrinak nonahi. Ez ziren ikurrinak ikusten Nafarroako baserritarren traktoreetan, bertan oraindik —45 urteko navarrismo anti-euskaldunaren ondorioz— gure bandera baztertuta dagoelako. Espainiako errepideetan, zer esanik ez, bandera espainiarrak nagusitu dira nekazarien protestetan.

Abertzale askok tristuraz ikusten dugu euskal baserritarrek harro eraman zituzten ikurrinak gero eta urriagoak direla gure balkoietan. Ea aurtengo Aberri Egunean harrotasun nazionala berreskuratzen dugun eta konplexurik gabe guk ere ikurrinak ateratzen ditugun!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.