Oñati

Berazaoko industriagunean arriskua

Aitor Biain Umerez
2026ko apirilaren 10a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Oñatiko Berezao auzoan bizi naiz, eta eskaera bat badaukat: ni etxera iritsi ahal izateko, Arantzazu kaletik Berezao industriagunerainoko espaloi egokitu bat egin beharra dago. Hortik egunean 4.000 pertsona dabiltzalako, Natrako langileak tartean. Badakigu denok obra garestia dela, baina egin egin beharra dago, oso arriskutsua baita ezinduentzat. Espaloian bi pertsona gurutzatu ahal izateko, bietako batek errepidera atera behar du, eta trafiko astuna dabil errepide horietan. Horregatik, Berazaoko auzotarren izenean, eskaera hau publikatzeko beharra sentitu dut. Eskaera honek Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako diputatuaren babesa ere badu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA