Zuzendariari

Bi Nafarroak

Hozta.
2012ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Benito Lertxundik: botereak naturaltasuna debekatzea du eginkizun, herritarrak izutu eta kontrolatzeko xedez...

Nafarroa ofiziala gainerako euskaldunen kontra zen eraiki. Nafarroa naturalak Euskal Herria biltzen du bere baitan.

Nafarroa naturalak Pirinioa du bizkarrezurra, eta ez muga.

Nafarroa ofizialarendako ez da mugarik: Diputazioak betatu egin berri ditu bi hitzaldi Bastidan, Atturri bazterrean. Nafarroa naturalak argi-distira dauka banderan eta bihotzean. Nafarroa ofizialak katez kargaturiko armarria. Nafarroa ofizialak aldarrikatzen ditu nafarren arteko lokarri historiko eta kulturalak. Nafarroa naturalak gehitzen ditu sozialak, ekonomikoak, linguistikoak, estatalak. Nafarroa ofiziala gu guztion sakelatik ateratzen den karkasa menperatzailea dugu. Nafarroa naturalaren kausa, behialako boluntarioak erran bezala, noblea bezain pobrea da. Nafarroa naturalak biarnesak, espainiarrak, frantsesak maite ditu auzo, baina ez nagusi. Nafarroa ofiziala auzoek dute gidatzen. Nafarroa naturala ohartu da iragana arrosez tindatua diotela. Nafarroa ofizialak tippex-ez zuritzen baitu odol isuri mendetakoa, eta anexioz mintzo zaigu, itunaz, besarkadaz, errepublikaz... bon, errepublikaz bi Nafarroa ofizialetako bat zaigu mintzo, bestea gehiago koroari leialtasunaz. Nafarroa naturala, ordea, bortxaz ebatsi zaizkion eskubideak berreskuratzera abian da. Naturaltasunaz. Nafarroa naturala indartzen ari da, eta Nafarroa ofiziala lausotzen... Nafarroa ofizialak, adibidez, ez du deitzen gaurko DonapaleU-14ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.