Lehenengoa ez ikusiarena egitea, bigarrena elkarrizketari uko egitea, hirugarrena pertsona zaurgarriei jaten ematea kriminalizatzea. Aurreko guztia gutxi izan ez balitz bezala, gaizkileak bailiran, udaltzaingoa afariak ematen aritu direnen atzetik jarri du. A! Eta gaia ez politizatzea eskatu du (hipokrisia behar da, gero!)
Politika instituzionalaren eta herritarrekiko komunikazioaren aldetik egin behar ez denaren eredua izan bada, gizatasunari begira Donostiako alkateak besteren lotsa sentiarazteko moduko portaera izan du. Bere burua estimatzen duen edozein demokraziatan dimisioa eskatzeko modukoa da. Baina, lasai, Donostian turistifikazio basatiaren bidez etekin ekonomiko azkar eta suntsitzailea eragiten duenari (terrazak, zarata...) ez zaio legea betetzea eskatuko, ez du polizia jazarpenik jasango, baina pobreak definizioz arazo bat dira, eta pobreen laguntzaileak, susmagarriak.
Bikain, alkate jauna!