ZUZENDARIARI

BTX herritarrontzako hezkuntzan

2019ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
Eskola publikoa eta Ikastolaren bat dauden herrietan, ezkertiar euskaldun bati baino gehiagori «Dardararen bat» sortu zaio haurrak eskolaratzerakoan. Ez dute eskola publikoa ezagutzen eta «Infrasoinuek» orokorrean ikastolan matrikulatzera bultzatzen dituzte, «Non bestela»? Badira dikotomia honen aurrean eskola publikoan matrikulatzen dituzten familia euskaldun eta ezkertiarrak ere, baina, proportzioan, oso gutxi izaten dira.

«Gure gezur propioak sinetsi ditugu» eta EAEko ikastolak beste itundutako ikastetxeak bezalakoak ez direla uste dugu. Eusko Jaurlaritzarekin duten itunaren arabera beraien jardunerako finantzaketa osoa diru publikoz ordaintzen da, 60.000 euro baino gehiago itundutako gela bakoitzeko.

Beste edozein herri edo sektoretan, horrelako egoera batean aurrean «Oihu» egingo genuke; baina, hezkuntzaren kasuan Euskal Herrian gure kontraesanen muina ukitzen du eta, horregatik, publikotasunaren definizio berri baten bila dabil ezker abertzalea. Nahiz eta publiko hitzak «Izena eta izana» baduen, EAEko hezkuntzan «ezina» ere badu.

«Denak ez du balio»; osasungintza, garraio, pentsioetan... publiko hitzak duen zentzu eta esanahiak balio digu; baina ikastolekiko sortu dugun irudi kolektiboarekiko «Lemak, aingurak» ditugu. «Beude» Nafarroan eta Iparralden, baina, EAEko hezkuntza eredu honek diru publikoaz mailaketa sozialak eragiten ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.