Zuzendariari

E.L.M.E.B (r)

Hozta.
2013ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Berripaper honen zuzendariak idatzi zuen kazetari laikoek daukaten arazo terminologikoaz Aita santu izenarekin. Xipri Arbelbidek Erromako Burulehena proposatu du aspaldi. Ez dirudi gaizki, baina zehaztasun falta dauka: Erroma, munduko hiria baita, burulehenaz beterik dago, suhiltzaileen sindikatu zein lesbianen elkarteetan. Izena eta eragin-esparrua mugatzen hastekotan, Eliza Katolikoaren Burulehena behar luke.

Beste sinestun batek, ordea, izen hori ez dela egokia dio: Mc Culloch-en arabera, Errito Latinodun Mendebaldeko Elizaren Burulehena litzateke, izatekotan, titulua. Halaxe, berdintasuna aitortzen omen zaie eliza katoliko guztiei. Luzexko, baina.

Eta zerendako ez hobetsi papa berba, inguruko hizkuntzetan bezala? Horrek santutasuna ken liezaioke tituluari... baina ez aitatasuna: Alexandriako patriarka koptoak eta Erromako apezpikuak partekatzen duten trataera hori, aita errateko modu amultsua baita latinez; atta edo aitatxo gurean. Kristo hil eta 300 urtera, Inperioko hiriburuan egoitza aristokratikoa harturik, Erromako lehen apezpikuak hasi ziren nagusitasun bila: Marcelinusen agintaldian agertu zaigu lehendikotz papa.

Mende batzuen ondotik, ez atta eta ez santu ez daukagunok, ordea, nola konpondu delako arazo terminologikoa? Ratzinger-i arrazoi, etaharekin batera Erromako apezpiku izena proposatzen dut nik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.